🌿 Dock & Talk: ekosistemetako esperientzen esentzia.
AS Fabrik eta BBFko eragileei zuzendutako ekitaldi berezi batera gonbidatu nahi zaitut: Dock & Talk.
Ekimen honen helburua sinplea da baina esanguratsua: ekosisteman gertatzen diren loturak, isilpeko sinergiak eta identitate partekatuaren aukerak esperimentatzea eta hausnartzea, modu arin eta ireki batean.
Dock espazioan oinarritutako saiakera kolektiboa izango da, gure ohiko roletatik, funtzioetatik eta errutinetatik apur bat aldenduta, beste modu batean konektatzeko gonbite bat.
Ez da hitzaldi klasikoa. Ezta lan-saio formala ere. Topaketa esperimental bat da, non bakoitzak bere begiradatik eta esperientziatik abiatuta balio bat emango dion elkarren arteko harremanari, presentziari eta espazioari.
Zergatik parte hartu?
- AS Fabrik eta BBFko komunitatearen ikuspegi kolektiboa osatzeko.
- Partekatutako espazioak (Dock, AS Fabrik, BBF) galderen eta aukeren mapa gisa bizitzeko.
- Gure artean zer izan gaitezkeen esperimentatzeko.
Non? As Fabriken
Noiz? Maiatzak 7, asetazkena
Iraupena: 1.30-2 ordu inguru
Norentzat? AS Fabrik eta BBFen kokatzen diren eragile desberdinentzat.
Parte hartu, entzun eta sortu.
Zure presentziak zentzua emango dio esperientziari.
Urko Retegi .