ZELULA SORTZAILEAK proiektuaren barruan, martxoaren 20ko ostegunez, hiru ADITU MATCH topaketen lehena egingo dugu. Topagune horretan, enpresa bultzatzaile batek diseinua txertatzeari eta kudeatzeari eta bere benetako eraginari buruz duen esperientzia partekatuko du. Gipuzkoako ETEek eta diseinatzaileek enpresa liderrengandik ikasteko pentsatutako ekitaldia da.
Ekitaldiak Errenteriako AGUSTINAK ZENTROAri (ekintzailetzarako eta ICCen hazkunderako gunea) lotu nahi izan ditugu. Agustinak Zentroak eta EIDEk lankidetza hitzarmen bat sinatu zuten 2024an.
Lehenengo topaketa honetan WALTER PACK enpresa izango dugu. Sonia Lópezek eta Marta Gómezek azalduko digute zergatik egin duen bere enpresak Color & Trim saila sortzearen alde eta nola jarri den martxan.
Topaketak ordubete inguru iraungo du eta ondoren mokadutxo bat izango dugu hizlari eta bertaratuekin lasai hitz egiteko.
ZELULA SORTZAILEAK Gipuzkoako Foru Aldundiak diruz lagundutako proiektua da, EKONOMIA SORTZAILEA 2024 programaren bitartez.
Informazio gehiago →