ZELULA SORTZAILEAK proiektuaren barruan, maiatzaren 8ko ostegunez, hiru ADITU MATCH topaketen azkena egingo dugu. Topagune horretan, enpresa bultzatzaile batek diseinua txertatzeari eta kudeatzeari eta bere benetako eraginari buruz duen esperientzia partekatuko du. Gipuzkoako ETEek eta diseinatzaileek enpresa liderrengandik ikasteko pentsatutako ekitaldia da.
Hirugarren topaketa honetan SALTO enpresa izango dugu. Ander Igarza eta Ion Murga SALTO WECOSYSTEM kontzeptuaz, rebranding prozesuaz, marken arkitektura berriaz eta nortasun korporatiboaz arituko dira. Gainera, hausnarketa horretatik sortu den VBL proiektua azalduko dute, hardware produktuetarako diseinu-hizkuntza berri bat.
Honako topaketa hau berriro ere AGUSTINAK ZENTROAN egingo da, Industria Kultural eta Sortzaileen ekintzailetzarako eta hazkunderako gunean. EIDEk 2024an lankidetza hitzarmena sinatu zuen espazio honekin.
Topaketak ordubete inguru iraungo du eta ondoren mokadutxo bat izango dugu hizlari eta bertaratuekin lasai hitz egiteko.
ZELULA SORTZAILEAK Gipuzkoako Foru Aldundiak diruz lagundutako proiektua da, EKONOMIA SORTZAILEA 2024 programaren bitartez.